Asociación de Hoteles Nobles del Reyno

HOTEL PALACIO BORDA

BORDA HOTEL JAUREGIA ***

Hotela Borda sendiaren jauregia zen. Gaur egun, jatorrizko arkitektura errespetatu da, eta berezkoa duen harri gorriari zein horma dotoreei eutsi zaie atsedenaldia paregabea izatea xede duen giro batean, erosotasun handiarekin eta material nobleekin.

Hotela Borda sendiaren jauregia zen, eta kokaleku ezin hobea da bisitaria eraikin enblematiko honen historiaren parte senti dadin. Ez alferrik, Vianako Printzea Erakundeak goreneko mailan sailkatu du (Nafarroako Ondare Historikoa). Nahiz eta eraikina goitik behera birgaitu den, jatorrizko arkitektura errespetatu da, eta berezkoa duen harri gorriari zein horma dotoreei eutsi zaie atsedenaldia paregabea izatea xede duen giro batean, erosotasun handiarekin eta material nobleekin, xehetasun guztiak zainduta.

Gure hotela Amaiurren dago (Baztan harana), Nafarroako iparraldean, eta gure bereizgarriak tratu adeitsua zein hurbilekoa, pribatutasuna, posta-txartelekoa izan litekeen ingurua eta espazio zabalak dira. Ahal dugun guztian lagunduko dizugu bertako eta interesatzen zaizkizun beste toki batzuetako turismoari buruzko informazio osoa izan dezazun. Bestalde, gure jatetxean hemengo plater tipikoez gozatu ahal izango duzu, era tradizionalean prestatzen baitira. Gure taberna-kafetegian, orobat, kafe edo gin-tonic bat hartu ahal izango duzu egundoko bistei so zauden bitartean.

Borda Hotel Jauregian birentzako 14 logela daude. Denak dira zabalak, hotel jauregia inguratzen duen haran zoragarrira ematen dute, erosotasun handikoak dira, bainugelak Gaztelu mendira begira daude, eta altzariak zein materialak nobleak dira. Logelak honela banatuta daude: bi suite (Almandoz eta Elizondo), birentzako zortzi logela (Arizkun, Gartzain, Berroeta, Oronoz, Arraioz, Azpilkueta, Irurita eta Lekaroz) eta lau junior suite (Aniz, Erratzu, Elbete eta Ziga).

Halaber, hotelean hiru areto handi daude: Borda aretoa, Amaiur aretoa eta Baztan aretoa. Bakoitza solairu batean dago. Borda aretoa behe solairuan dago, eta helburua giro soziala sortzea da, bai ostatu hartzen ari direnentzat bai kafetegiko edo jatetxeko bezeroentzat, eta wifi gunea du. Lehen solairuan, Amaiur aretoa dago ostatu hartzen ari direnentzat; halaber, enpresa-bilera txiki eta lasaiak, ospakizunak eta ekitaldiak ere egin daitezke han. Eta bigarren solairuan Baztan aretoa dugu, espazio ezin hobea lan egiteko, aurkezpenak egiteko, topaketak, sari-banaketak… Gainerako aretoetan bezala, wifi eremua dago, baita ordenagailua eta proiektorea ere.