Asociación de Hoteles Nobles del Reyno

HOTEL LA JOYOSA GUARDA

LA JOYOSA GUARDA HOTELA ****

Turismoko inskripzio kodea: UH000790

Hotel xarmagarri hau Erriberriko herrian dago, bertako Gaztelutik eta Ardoaren Museotik gertu. Lasaia da, oso aproposa bikote eta familientzat, eta hiru logela-mota daude (klasikoa, junior suite eta suite), denak apainketa zaindu-zainduarekin.
Hotel xarmagarri hau Erriberriko herrian dago, bertako Gaztelutik eta Ardoaren Museotik gertu. Lasaia da, oso aproposa bikote eta familientzat, eta hiru logela-mota daude; hautatu zure beharrei hoberen erantzuten diena. Denetan margolari garrantzitsuen lanak daude apainketa moduan, eta bezeroei gozaraziko dien logeletako zerbitzua ere badago.

Logelak

La Joyosa Guardako logela klasikoa zabala da, xehetasun asko ditu, eta apainketak eroso-eroso sentiarazten zaitu. Telebista dute, balkoi pribatua, aire girotua, sabai erradiatzaileko berokuntza-sistema, eta jakina, Interneterako konexioa doan. Gainera, bainugela osoa dute; ile-lehorgailua ez ezik, dutxa handi bat dago, aldeetan eta aurrean hidromasajeko zurrustak dituena.

Printze eta printzesen modura sentitu nahi baduzue, junior suitea hauta dezakezue; logela zabala da, apainketa dotorekoa, plasmazko pantaila duen telebista, hidromasajeko dutxa bainugelan… Terraza pribatua du erdiko patioari begira, argiztatuta dagoen lorategi eder bati, hain zuzen ere.

Suitea La Joyosa Guarda Hoteleko erregina da. Horra hor zer ezkutatzen den 60 m2-ko luxuzko logela horretan: oheak errezelarekin, atondoa, jantzigela, lan-mahaia, lorategira ematen duen terraza pribatua… Hori gutxi balitz, sekulako bainuaz goza dezakezu bainuontzi biribilean eta hidromasajeko dutxan, kit osoarekin, albornoza barne. Horrekin guztiarekin egonaldi zoragarria izango duzu hotel honetan, ezbairik gabe.