Asociación de Hoteles Nobles del Reyno

HOTEL TXIMISTA

TXIMISTA HOTELA ****

Hotel xarmagarri hau oso berezia da; garai batean irin-fabrika bat izan zen, Donejakue bidean dagoen Lizarra hiri ederrean. XIX. mendeko multzo industriala zen, eta birgaitu ondoren, 29 logelaz osatutako hotel-gune bihurtu zen, sentsazio berriak aurkitu nahi dituztenei gozaraziko diena.

Hotel xarmagarri hau oso berezia da; garai batean irin-fabrika bat izan zen, Donejakue bidean dagoen Lizarra hiri ederrean.

XIX. mendeko multzo industrial ikusgarria izan zen, eta birgaitu ondoren, 29 logela (lau suite duplex, minusbaliatuentzako logela bat eta birentzako 24 logela) eskaintzen dituen hotel-gune bihurtu zen, turismoaren gourmetei eta sentsazio berriak aurkitu nahi dituztenei gozaraziko diena.

Ingurunea

Ongi etorri naturara! Gozatu berriro naturaz, hurbil dagoen Ega ibaiaren zurrumurruak soilik hausten duen isiltasunaz. Erreparatu zure urratsen oihartzunari gure zuhaitzen eta lorategien artean ibiltzen zarenean. Inork eragotzi gabe. Zuretzat egina. Gozatu!

Erabiltzaile guztientzako guneak

Aipatutakoaz gain, bezeroek zerbitzu gehigarri hauek ere eskuratu ditzakete:

  • Logeletako zerbitzuak
  • Buffet gisako gosaria
  • Kafetegia edo taberna
  • Jatetxea
  • Lorategiak edozein aurkezpen-mota egiteko
  • Espazioa ekitaldiak, ezkontzak, oturuntzak eta beste batzuk egiteko

Enpresek zenbait erraztasun dituzte:

  • Wifi konexioa hoteleko areto guztietan
  • Erabilera askoko aretoa, erabat ekipatuta

Beste zerbitzuren bat behar duzu, jarri gurekin harremanetan eta erabilgarritasunaren berri emango dizugu.