Asociación de Hoteles Nobles del Reyno

HOTEL SEÑORÍO DE URSÚA

SEÑORÍO DE URSUA HOTELA ***

Turismoko inskripzio kodea: UH000775

Hotel dotore eta xarmagarri hau Baztan haranaren bihotzean bertan dago. XVII. mendeko baserri bat da (Ikatzatea), ingurunera erabat egokituta dagoena; izan ere, jatorrizko eraikinaren giroari, fatxadei eta barneko egituraren zati handi bati eutsi zaie.

Baztan harana oso kokaleku berezia da, eta hartan, Señorío de Ursua Hotelak zerbitzu aparta eskaintzen du harmonia perfektuaz gozatu nahi dutenentzat, inguru handientsu honetan.

Ikatzatea XVII. mendeko baserri bat zen, haranaren zati batean nagusi den muino batean dagoena. Gaur egun, ordea, ingurunera erabat egokituta dagoen hotel xarmagarri bat da, eta jatorrizko eraikinaren giroari, fatxadei eta barneko egituraren zati handi bati eutsi zaie.

Apainketari begira, logelen eta erabiltzaile guztientzako guneen ezaugarri nagusia da oso gustu onez prestatu direla. Hotelean, ez da galdu nahi izan ingurunearen historiarekiko eta geografiarekiko sintonia, eta hori txoko guztietan ikusten da. Aretoetan hainbat giro daude; hartara, badira irakurketaz gozatzeko txoko intimoak, edo taldean eta jolasean egoteko espazioak, tximiniako suaren xarma ahaztu gabe.

Egonaldia ahaztezina izan dadin, hotelak hidroterapia-zentro txiki bat jartzen dizu eskura, spa zirkuitua duena. Gainera, erreserba egin ahal izango duzue zuek bakarrik egon ahal izateko.

Gure bezeroak eroso eta ondo egotea funtsezkoa da Señorío de Ursua Hotelean; hori dela eta, gure ezaugarri nagusia tratu adeitsua eta hurbilekoa da, etxean bezala sentiaraziko zaituena.

Ingurunean, naturarekiko kontaktua erabatekoa da: mendiak, basoak, errekastoak, ur-jauziak, kobazuloak, mitoak eta kondairak, eta landa-bizimoduak zein abeltzaintza tradizionalak bere horretan jarraitzen duten herrixkak, haranari bizia ematen diotenak.

Hotela eta bertako zerbitzuak turismo iraunkorrera bideratuta daude, eta lotura berezia dute ingurunearen eta eskualdearen garapenarekin.