ARANTZA HOTELA *****
Turismoko inskripzio kodea:UH000897
Bost izarreko hotel esklusibo honek Condé Nast Traveler aldizkariaren ihesaldietarako hotel onenaren saria jaso zuen 2017an. Logelen azalera 50 m2-tik 120 m2-raino doa, eta king neurriko oheak dituzte, Hänstens etxekoak Lau sardexkako jatetxea dago. Ezin hobea MICE jardueretarako. Spa, dastatzeak, irteerak 4×4 ibilgailuetan, zaldiak…
Kontzeptu bat hautatu beharko bagenu Arantza Hoteleko egonaldia definitzeko, bezero gehienek bera aukeratuko lukete: ongizatea eta deskonexioa. Ostatu osoaren helburua da bertara joaten dena indarberrituta ateratzea. Ez alferrik, esan ohi dute bezeroen aurpegia gau bakar batean aldatu egiten dela. Arantza Nafarroako iparraldean dago, inguru natural paregabe batean, basoz eta mendiz inguratuta. Biarritzetik, Iruñetik eta Donostiatik ordubetera baino ez dago; hala ere, paisaia hainbeste aldatzen, ezen berehala murgiltzen baikara lasaitasunean.
Bost izarreko hotel hau 2013an ireki zuten, eta 11 logela daude hartan. Horietan guztietan, mendia eta urtaroak igaro ahala kolorez aldatzen den hariztia ikusten dira, eta beraz, paisaia ezberdina da urteko zer garaitan gauden. Logelak handiak dira, 50 m2-tik 100 m2-ra bitartekoak, eta hori da logelara sartzean atentzioa ematen duen lehen gauza. Minimalistak dira denak, eta bi osagaik soilik hausten dute hori: Hästens etxeko king neurriko oheak eta zirkulu-formako egundoko bainuontziak. Badira, ordea, hotelaren izaera artistikoa eta artisautzakoa nabarmentzen duten pieza gutxi batzuk: Jose Pablo Arriaga euskal artistak ad hoc sortutakoak, hain zuzen ere; esate baterako, armairuak, margolanak, oheburukoak eta gau-mahaiak. Logela batzuetan tximinia eta atsedenlekua ere badaude, sofa eta guzti. Jose Pablo Arriagaren eskua hotel osoan ikusten da. Besteak beste, hark sortuak dira upeltegi itxurako dastatze-aretoa, jatetxeko altzariak eta ekitaldien aretoa.
Jatetxea lau sardexkakoa da; alegia, Nafarroako Gobernuak ematen duen bereizgarririk gorenena du. Euskal jakietan espezializatuta dago eta hurbileko zein kalitate handiko produktuak eskaintzen ditu, banaka hautatzen eta era garbian nahiz osasungarrian prestatzen direnak. Gainera, osasun-tratamenduak egiteko aukera dago; hala, kontsulta egin daiteke fisioterapeuta eta nutrizionista batekin (nutrigenomika eta fisiogenomika), hark orientabideak eta osasun-arazoei irtenbideak emateko. Metodo hau bakarra da Europan.
Arantzako span honako elementu hauek daude: igerilekua, bi ur-ohe zurrustekin, hot tubea, ur-jauzia eta finlandiar sauna. Erabilera pribatukoa da, eta bikote bakar bat egon daiteke txanda bakoitzean. Ongizaterako tratamenduen artean, badago bezeroaren logelan bertan masajeak jasotzeko aukera.
Gero eta enpresa gehiagok Arantza Hotela aukeratzen dute bileretarako, bai eta taldeei pizgarriak emateko ere, urte osoko ahaleginagatik. Era berean, badira ezkontza edo ekitaldi bereziren bat bertan ospatzea erabakitzen dutenak ere, hotela esklusibotasunez itxi baitaiteke horrelakoetan.
Hotela helduentzat besterik ez da, baina seme-alabak dituzten familiek ere beren tokia dute, eraikin nagusitik metro gutxira Arantzak bost landa-apartamentu baititu, berritu den baserri zahar batean.
Hotela dagoen parajea egundokoa da, barnealdea oso zainduta dago eta diseinua originala da, pribatutasuna eskaintzen du, produktuen kalitatea oso handia da, eta askotariko zerbitzuak eta jarduerak eskaintzen ditu. Horren guztiaren ondorioz, Condé Nast Traveler aldizkariak ihesaldietarako hotelik onenaren saria eman zion 2017an, eta 2018an ere hautagaien artean dago. Sekulako atsedena da gorputzerako.
- Bost izarreko hotel esklusiboa, helduentzat soilik, naturan bertan, errepidea amaitzen den tokian
- Lau sardexkako jatetxea
- Condé Nast Traveler aldizkariaren ihesaldietarako hotelik onenaren saria 2017an, eta 2018an ere hautagaia
- Repsolen arabera, hoteletatik ikusten diren hamar bista onenen artean
- TripAdvisor web-orrian, bikaina 2016an, 2017an eta 2018an
- Logelen azalera 50 m2-tik 120 m2-raino doa, eta king neurriko oheak dituzte, Hänstens etxekoak
- Esperientzia guztiak, spa, dastaketak, irteerak 4×4 ibilgailuetan, zaldiak… Denak daude diseinatuta bikote edo taldeentzat, konfidentzialtasunez
- Ezin hobea zuzendaritza-batzordeak egiteko, produktuak aurkezteko edo bilera konfidentzialak eta esklusiboak egiteko