ELGORRIAGA HOTEL ETA BAINUETXEA ***
Turismoko inskripzio kodea: UH000854
Bainuetxe xarmagarri hau Bidasoko korridorearen eta Baztan haranaren elkargunean dago, Pirinioetako paisaia miresgarriz osatutako espazio natural batean. Hartan, birentzako 48 logela, banako 15 logela, 9 junior suite eta 3 suite daude. Baretasuna eta lasaitasuna nagusi dira han.
Hotel eta bainuetxe hau Bidasoko korridorearen eta Baztan haranaren elkargunean dago. Baretasuna eta lasaitasuna nagusi dira han.
Bainuetxe xarmagarri hau Pirinioetako paisaia miresgarriz osatutako espazio natural batean dago. Hartan, birentzako 48 logela, banako 15 logela, 9 junior suite eta 3 suite daude.
Erabiltzaile guztientzako guneak
Gure erabiltzaileek eskura dituzten instalazioak erosoak eta irisgarriak dira, eta diseinua ere nabaria da haietan. Egundoko aretoak ditugu, eta egongela bat.
Ingurunea
Elgorriaga Iruñetik 54 km-ra besterik ez dagoen udalerri txiki bat da. Herria dagoen paraje naturalari Espainiako Suitza esaten zitzaion garai batean. Elgorriagan, naturak eta tradizioak bat egiten dute bisitariak egonaldi atsegina izan dezan, edertasun naturaleko ingurune batean.
Bainuetxearen inguruan, eskualde honetan ohikoak diren hainbat herri eta baserri daude. Handik gertu Elizondo eta Doneztebe daude, inguruko herririk ospetsuenak. Elgorriaga Frantziarekiko mugan dago, Bidasoko arroa Pirinioetan zehar igarotzen den eremuan, Mendaur mendiaren oinean. Zuhaizti hostotsuen eta haritzak nagusi diren basoen artean dago, eta horri esker, mendiko klima freskoa du eta askotariko txangoak antola daitezke.
Ibilbide termala
Elgorriagako iturburuan eginiko lehen analisien arabera, bertako ur mineralak kloruratu sodiko hotz eta mineralizazio handiko bromo ioduratu moduan sailkatu ziren. Ur horien sorburua lurralde sedimentarioak dira. Gatzen kontzentrazioa 312 gramokoa da litroko, eta kloruroena, 304koa; hartara, munduan mineralizazio handiena duen iturburua da.
Esperientziaz eta sentsazioz beteriko ibilbide bat proposatzen dizugu Europan gazitasun handiena duten uretan zehar. Horra hor zer topatuko duzun gure igerileku termalean: haizearen kontra aritzeko igerilekua, ur-jauziak, kontraste-igerileku hotza, beheko gorputz-adarretan masajea jasotzeko zurrustak, zisne-lepoak, barneko jacuzzia, lunbarretan zurrustak botatzeko eserlekuak, eta burbuila-oheak erlaxatzeko.
Ibilbidearen gainerakoa
Erlaxatzeko eremuan, honako hauek daude: etzaulkiak; igerileku geza eta ludikoa, lunbarretarako zurrustak eta erlaxatzeko gunea; finlandiar sauna lehorra; sauna hezea edo turkiar bainua; kontraste-dutxak (kuboena, sentsazioena, erlaxatzekoa, nebulizatzekoa, ur-jauzia); eta FLOTARIUM (Itsaso Hileko flotagarritasun-sentsazio bera lortzeko).
Gainerako instalazioak
Gimnasioa, banako eta birentzako hidroterapia bainuontziak, Yet zurrusta, Vichy dutxa, eskuen bainuak, Swedana, banako lurrun-bainua aromaterapiarekin, oinen bainuak, eta inhalazioak.
Masajeak
Elgorriaga hotel eta bainuetxean, masajeen, gorputz-tratamenduen eta edertasun-erritualen karta zabala eta aparta dugu, gurekin zauden bitartean lasaitasun-uneez goza dezazun.