Asociación de Hoteles Nobles del Reyno

HOTEL VILLA MARCILLA

VILLA MARCILLA HOTELA ****

Hotel xarmagarri hau Erriberritik, Errege Bardeatik eta Sendaviva parketik gertu dago. Hartan, 24 logela daude: birentzako 18 logela, 4 junior suite eta 2 suite. Birentzako logeletako bi mugikortasun murriztuko pertsonek erabiltzeko egokituta daude. Oasi bat Nafarroako Erriberan.

Hotel xarmagarri hau Erriberritik, Errege Bardeatik eta Sendaviva parketik gertu dago.

Hotelean 24 logela ditugu: birentzako 18 logela, 4 junior suite eta 2 suite. Birentzako logeletako bi mugikortasun murriztuko pertsonek erabiltzeko egokituta daude. Oasi bat Nafarroako Erriberan.

Ingurunea

Ilunabarraz gozatu duzu inoiz? Hemen duzu beti desio izan duzun aukera. Espazio zabala eta lasaia Nafarroako Goi Erriberako edertasun naturalaz gozatzeko, eta bisita amaitutakoan, zain izango gaituzu aperitibo batekin, indarrak berritzeko. Etorri! Zure zain egongo gara.

Erabiltzaile guztientzako guneak

Aipatutakoaz gain, bezeroek zerbitzu gehigarri hauek ere eskuratu ditzakete:

  • Logeletako zerbitzuak
  • Buffet gisako gosaria
  • Kafetegia edo taberna
  • Lorategiak edozein aurkezpen-mota egiteko
  • Jatetxea afarietarako (bazkariak Villa Marcilla jatetxean)

Enpresek zenbait erraztasun dituzte:

  • Business Office
  • Bilera-aretoa argi naturalarekin, lorategiz hornitutako eremu zabal batera ematen duena
  • Wifi konexioa hotel osoan